XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Priapulidoak oso animalia txikiak eta arraroak dira.
Ur bero edo epeletako itsasoetan bizi dira batez ere.
8 espezie ezagutzen dira soilik, handiena 13 cm-takoa izanik.
Bai zona litoraletan (ur txikietan) eta bai ur sakonetan (ur handietan) bizi dira.
MORFOLOGIAPriapulidoen gorputz zilindrikoa, 6 cm-tara ailega daitekeena, bi aldetan bananduta dago: - Animaliaren aurreko herenak, hau da, proboszideak, upela-antza dauka eta luzerako papilez hornituta dago.
Priapulidoetako espezie batetan, ahoa garro-koroa batek inguratua da.
Koroa, adarkaturik dauden garroez osotuta dago.
Ahoa inbaginatu egiten da proboszidearen aurrekaldean.
- Animaliaren atzekaldea enborra da, arantza txikiez eta tuberkuluez estalita dagoelarik.
Enborrak 30-100 bat lakaina dauka.
Egitura hauen funtzio posible bezala, gas-elkartrukeak edo kimiosumapena proposatuak izan dira, oraingoz ezer frogaturik ez dagoelarik.
ANATOMIA ETA FISIOLOGIAEraztundun enborra muskulu longitudinalez estalita dago.